AECC Gipuzkoak 200.000 maskara banatuko ditu paziente onkologikoen artean
AECC Gipuzkoak, paziente onkologikoen bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko, lankidetza hitzarmena sinatu du Bexen Medikalekin. Enpresa hau, ospitaleko material medikoaren fabrikazioan eta komertzializazioan espezializatuta dago. Hitzarmen horri esker, AECC Gipuzkoak 200.000 maskara banatuko ditu. Horien onuradunak AECCren doako zerbitzuak jasotzen dituzten estatu osoko paziente onkologikoak eta senideak izango dira.
Ekitaldian Juan Ormazabal, Katty Nevado eta Amaia Estala egon ziren, AECC Gipuzkoako presidentea, koordinatzailea eta enpresen arduraduna, hurrenez hurren. Bexen Medikal enpresaren aldetik, honako hauek egon ziren bertan: Jose Mª Casteres, Zuzendari Komertziala; Lucía Garay, Merkataritzako Ordezkaria; eta Susana Otegui, Komunikazio Arduraduna.
Ekintza horren bidez, AECC Gipuzkoak maskara kirurgikoak bermatu nahi dizkie gaixotasun hori duten eta ahultasun egoeran dauden pertsona guztiei. Maskara ezinbesteko ondasun bihurtu da, eta AECC horretaz jabetzen da.
AECC Gipuzkoak azpimarratu nahi du pandemiak areagotu egin duela biztanleria onkologikoaren eta haien senideen ahultasun egoera. Gipuzkoako elkarteak lanean jarraitzen du pertsona guztiek gaixotasunari aurre egiteko aukera berdinak izan ditzaten hainbat arlotatik: prebentzioa, gizartearen arloa eta ikerketa. Bizilekua, egoera ekonomikoa edo gizarte egoera edozein izanda ere.
Ekintza horri esker, paziente onkologiko eta senide gehiago egongo dira babestuta.