AECC Gipuzkoaren eta BM Supermerkatuen arteko lankidetza

Guipúzcoa - 02/08/2021

Larruazaleko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira (ekainaren 13a), BM Supermerkatuak informazio kanpaina bat jarri zuen martxan larruazaleko minbizia prebenitzeak herritarren artean duen garrantziari buruz. Horrekin batera, azala urte osoan zehar babestu behar dela azpimarratu nahi izan da.

“Fotobabesle eta eguzki-konpontzaile onak konbinatzea eta bizi ohitura osasungarriak izatea funtsezkoa da azaleko minbizia saihesteko. Kartzinoma larruazaleko minbizi-motarik ohikoena da, eta 2020. urtean 100.000 biztanleko 47 kasu diagnostikatu ziren.”, azpimarratu du Maider Sierra AECC Gipuzkoako Prebentzio Arduradunak. Alde batetik, babesle fisikoak erabili behar dira, hala nola UV iragazkia duen arropa, txapelak eta eguzkitako betaurrekoak. Bestalde, fotobabesle kimikoak erabili behar dira, hala nola babes handiko kremak eta olioak: “garrantzitsua da kopuru egokia ematea larruazalean eta etengabe berritzea, gutxienez bi ordutik behin edo intentsitate handiko bainu edo kirol- jarduera baten ondoren” azpimarratu du Sierrak.

BM Supermerkatuak, prebentzio mezuak zabaltzeaz gain, 6.200 euroko dohaintza egin du AECC Gipuzkoako programetara zuzenduta. Horri esker, erakundeak lantzen jarraitu ahal izango du prebentzio, laguntza eta akonpanaimentu arloetan.

Txekea emateko ekitaldian Katty Nevado, AECC Gipuzkoako koordinatzailea eta Garbiñe Lazkao, BM Supermerkatuetako lurrindegi saileko kudeatzailea.

AECC Gipuzkoak eskerrak eman nahi dizkio supermerkatu-kateak elkarteari emandako laguntzagatik eta hartutako konpromisoagatik, prebentzio eta informazio lana zabaltzen laguntzen duten horrelako kanpainak sustatuz.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días