Amurrio minbiziaren aurkako martxa urriaren 5ean izango da
Amurriok aurten ere elkartasuna adierazi nahi du minbizia duten pertsonekin eta haien familiekin, Minbiziaren Aurkako Martxaren hurrengo edizioa urriaren 5ean, igandea, izango da, 10:00etatik aurrera,
Amurrioko Aurreraka Emakume Elkarteak antolatu du martxa, Minbiziaren Aurkako Araban elkartearekin, Amurrioko Udalarekin, Vital Fundazioarekin eta El Correo-rekin elkarlanean.
"Ikerketa babesten jarraitu behar dugu minbizia duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko, eta 2030ean biziraupenaren % 70 lortzeko erronka lortu behar dugu. Gizarte osoaren babesarekin ziur gaude lortuko dugula ", adierazi dute Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartekoek, eta Aurreraka Emakumeen Elkartearen eta herri osoaren elkartasuna eta laguntza eskertu nahi izan dute.
Bildutako dirua zerbitzuak zabatzera eta ikerketa sustatzera bideratuko da.
Izen-emateak: : amaurreraka@gmail.com helbidean edo aurrez aurre, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara, Aurrerakak Kultura Etxean duen bulegoan. Ostirala: San Anton azoka .