Eraldaketa urte bat gehiagora iristeko

Álava - 29/05/2024

Minbiziaren Aurka Araban elkartea  bazkide eta boluntarioekin bildu da urteko batzar Informatiboan 2023. urtearen balantzea egiteko eta 2024ko erronkak jakinarazteko. Eraldaketa-urtea izan da, pertsona gehiagorengana iristeko eta 2030ean minbiziaren % 70 biziraupena lortzeko.

Gure helburua gehiago haztea izan da, minbizia duten pertsonei arreta integrala emateko. Horretarako arreta eta zerbitzuak handitu ditugu, egoitza berria egokituz, ariketa fisiko onkologikoa abian jarriz eta arreta zabalduz. Gainera, laster banako nutrizio-zerbitzua izango dugu.

2023ko datu batzuk:

- 3.391 saio psikosozial

- 3.309 jardueren eta tailerren onuradunak

- 50.357 informazio-kanpainen onuradunak

Eskerrik asko zure laguntzagatik

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días