Arabako Errioxara iritsiko da minbizia duten pazienteentzako eta familientzako arreta psikologikoa eta soziala

Álava - 26/03/2026

Arabako Errioxako paziente onkologikoek eta haien senitartekoek doako arreta psikologikoa eta soziala jasoko dute Lezako ospitalean eta Oiongo osasun-zentroan martxoaren 25etik aurrera, asteazkenetan, 9:00etatik 14:00etara. Arabako Errioxara iristeak esan nahi du Minbiziaren Aurka Araban elkarteak aspaldi zuen helburua erdietsi egin duela: behar dutenengandik hurbilago egotea eta Kuadrillan bertan laguntza integrala jasotzeko aukera ematea. Arabako Errioxako ESIren lankidetzari esker jarri da abian zerbitzu hori.

Ainara Salazar psikologoak gogorarazi du minbiziaren diagnostikoari aurre egitea “ez dela erraza; prozesu luzeak dira, ziurgabetasunez beteak eta karga emozional handikoak. Gure zeregina da pertsonei behar duten guztian laguntzea eta entzutea”.

Xabier Celaya gizarte-langileak, bestalde, nabarmendu du oso ohikoak direla lanari, eskura dauden baliabideei edo laguntzei buruzko zalantzak, eta bere lana dela “pertsonaren eta bere familiaren egoera hobetu dezakeen orori buruzko informazioa ematea, orientatzea eta sarbidea erraztea”. Horrez gain, material ortoprotesikoa (ohe artikulatuak, taka-takak, gurpil-aulkiak) eta ileordeak mailegatzen ditu elkarteak.

Minbiziaren Aurka Araban elkarteak ikuspegi integral, bidezko eta humanizatzaile batetik egiten du lan, gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Zerbitzu guztiak doakoak dira, eta pazienteen eta familien behar fisiko, emozional eta sozialei erantzutera bideratuta daude.

Zerbitzuak guztiz doakoak

Minbiziaren Aurkako Elkarteak emaitzen dituen Zerbitzu guztiak doakoak dira, laguntza behar duen edonork gure zerbitzuak eskura  bermatzen ditzakeen bere egoera ekonomikoa oztopo izan gabe.

Nola hitzordua eskatu

Interesatuek hitzordua eska dezakete 900 100 036 doako telefonoan edo alava@contraelcancer.es posta elektronikoan.

Elkartea Arabako Errioako bizilagunei laguntzeko

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días