ARABAKO MINBIZIAREN AURKAKO AFARI SOZIALA

- 29/11/2023

170 ordezkari baino gehiago bildu dira aurtengo afari sozialean. Lurraldeko erakunde, osasun, enpresa, merkataritza, kirol, kultura eta gizarte arloetako ordezkariek parte hartu dute. Egindako ekarpenei esker, Minbiziaren Aurka Araban elkarteak ikerketa onkologikoko proiektuak laguntzen jarraituko du, diagnostikoak eta tratamenduak hobetzeko. Oso gau berezia izan da, giro aparta izan dugu, eta, gainera, oso gertutik sentitu dugu Arabako gizarte osoaren babesa. Araban, denok minbiziaren aurka.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días