Bizi-proiektuak bultzatzen dituzten ikerketa-proiektuak
Euskadin, 15.000 pertsonari diagnostikatzen diete minbizia urtero. Araban soilik, 6 pertsonak jasotzen dute minbiziaren diagnostiko bat egunero. Gainera, 2 gizonetik 1ek eta 3 emakumetik 1ek minbizia izango dute bizitzan zehar.
Egoera horren aurrean, eta Minbiziari buruzko Ikerketaren Munduko Eguna dela eta, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak kanpaina berri bat jarri du abian: "Inpaktudun ikerketa: Bizi-proiektuak bultzatzen dituzten ikerketa-proiektuak". Horren bidez, erakusten da gaur egun finantzatutako aurrerapen zientifikoek emaitza zehatzak ekartzen dizkietela pazienteei, biziraupena handituz eta bizi-kalitatea hobetuz.
"Pazienteok ikusten dugun emaitza da zenbat denbora ematen diguzuen. Horregatik nago beti esker oneko. Nire seme-alabak hazten eta independente egiten ikusi ahal izan ditut, ikerketari esker ", dio Fernanda Picón kanpainako protagonista eta paziente onkologikoak.
Kanpainak, halaber, Elkarteak finantzatutako zenbait ikerketa-proiekturen emaitza zehatzak erakusten ditu, gaixotasunaren hainbat eremu eta prozesutan paziente onkologikoengan eragina dutenak.
Pertsona guztiengana iristea
Elkartearen helburu nagusietako bat 2030erako minbiziaren % 70 gainditzea da. Hori lortzeko, ezinbestekoa da biziraupen txikia duten edo geldirik dauden tumoreak ikertzea. Eta, horretarako, beharrezkoa da ikerketari denboran eustea, belaunaldien arteko erreleboa bermatzea eta minbizia duten pertsona guztiengana iristea.
Elkarteak Espainiako minbiziaren ikerketa-sare handiena babesten du, 157 milioi euro euro baino gehiago esleitu baitira garapen bidean dauden 792 laguntzatan, 3.000 ikertzaile baino gehiagorekin azken 5 urteetan, 1.950 aurrerapen minbiziaren aurrean.