Minbiziaren Aurka Araban elkarteak 73.376 euros bildu ditu martxetan eta doktoratu aurreko beka berria iragarri du

- 10/10/2025

Minbiziaren Aurka Araban elkarteak bere helburua lortu du: doktoratu aurreko ikerketa-beka berria ematea Gasteiz, Agurain eta Amurrioko minbiziaren aurkako martxetan bildutako diruari esker. Orotara, 73.376 euro bildu dira, eta diru guztia ikerketa onkologikora bideratuko da.

6 pertsonari diagnostikatzen zaie minbizia egunero, eta gaixotasun horrek jarraitzen du izaten heriotza-kausa nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan. Minbiziaren Aurka Araban elkartearen helburua da errealitate hori leheneratzea, prebentzioaren eta ikerketaren bitartez.

Aurreko urteetako minbiziaren aurkako martxei esker, gaur egun, María Arechederra doktoreak gibeleko minbiziari buruz egiten duen ikerketa babesten ari gara, diagnostikoa aurreratzeko. Horrez gain, doktoratu aurreko beka bat eman zaio gibeleko minbiziaren metastasi hepatikoa aztertzen duen EHUko Helena García ikertzaileari.

Xede horrekin, minbiziaren aurkako martxak antolatu ditugu azken bi asteburuetan Agurainen, Gasteizen eta Amurrion, eta 4.500 pertsonak hartu dute parte.

Aguraingo martxak, Virgen de Sallurtegi erretirodunen zentroak antolatuak, biztanleen % 10 mugiarazi zituen pasa den urriaren 27an, eta bertan izan zen Gorka Urtaran, Gizarte Politiketako diputatua.

Urriaren 28an, igandea, Andre Mari Zuriaren plaza berdez tindatu zen 11:30ean. Marka hautsi genuen, 3.500 parte-hartzailerekin, eta aho batez abestu genuen Mikel Laboaren Txoriak Txori, prozesu onkologiko bat igarotzen ari diren edo igaro duten pertsonen omenez. Raúl Pérezek eta Axier Urrestik, aurtengo enbaxadoreek, iragarri zuten irteera, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidente Miren Bilbaorekin batera, zeinak gizartearen enpatiarako eta lankidetzarako deia egin baitzuen.

“Mila esker Araban ikerketa bultzatzeagatik eta biziraupenaren alde beste urrats bat emateagatik. Lagundu eta babestu ditzagun, denon artean, prozesu onkologikoa pasatzen ari diren pertsona eta familia guztiak, enpatiaz, errukiz eta errespetuz”, adierazi du Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak.

Aurreraka emakumeen elkarteak antolatu zuen Amurrioko minbiziaren aurkako martxa, pasa den urriaren 5ean. Euri bizia gorabehera, biztanle askok hartu zuten parte.

“Biziki eskertzen dugu Agurain eta Amurrioko gure laguntzaileek egindako lana. Sei edizio dira jada, eta gero eta biztanle gehiagok hartzen dute parte”, nabarmendu du Miren Bilbaok

Urriaren 19an, Oiongo martxa izango da.

 

Babesa eta laguntzaileak

 

Minbiziaren Aurka Araban elkarteak entitate hauek emandako babes eskerga goraipatu nahi izan du: Vital Fundazioa, Gasteizko Udala, Fundación Michelin, Lea, Mercedes-Benz Vitoria, Gasteiz Courier, Amurrio Ferrocarril y Equipos, I+Med, Euneiz Unibertsitatea, Aernnova, Vidrala, Just Drive, Ford Garaje Moderno, Jori&Azetek, Inprotop, Grupo Eleyco eta Hotel Ruta de Europa.

Urtez urte, gainera, ezinbestekoa izaten da honako hauen laguntza: Eroski, Cruz Roja Álava, Artepan, Sistemas Arco, Fundación Baskonia Alavés, Vivagym, Solán de Cabras, Charcutería Carlota, Ser Vitoria, Radio Vitoria, El Correo, Radio Gorbea, Cope, Onda Cero, Tuvisa, Boilur eta Hobea.

Aurten, halaber, Plaza Berriko tabernen lankidetza izan dugu: Victoria, Deportivo Alavés, Sibuya Urban Sushi Bar, La Plaza, Toloño, Gracia y Salero, La Unión, La Vecina eta La Crème.

Martxaren zabalkundea ere funtsezkoa izan da, honako hauei esker: Arabako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala, Fundación San Prudencio, Arabako Eskualde Zentroen Federazioa, Arabako Futbol Federazioa, La Peña Vitoriana, CD Aurrera, CD Ariznabarra, La Blanca Atletismo Kluba, Viral Padel Diócesis de Vitoria, Secot-profesionales senior, Hirukide, Ajebask, FAPACNE guraso elkarteen federazioa; ikastetxe hauek: Vera Cruz, Presentación de María, Marianistas, Escolapios Calasanz, Escolapias-Paula Montal, San Viator, Corazonistas, Sagrado Corazón Carmelitas, Francisco de Vitoria BHI, Egibide. Baita UPV/EHU eta Euneiz ere.

 

Minbiziaren Aurka Araban elkarteak eskerrak eman nahi dizkie erakunde horiei guztiei minbiziaren ikerketa baldintzarik gabe babesteagatik eta agertutako konpromisoagatik.

Azkenik, 120 boluntarioren eskuzabaltasunari eta dedikazioari esker egin ahal izan dira martxa hauek; izan ere, modu altruistan, antolakuntza ezin hobea zaindu dute boluntarioek.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días