Eskerrik asko gelditzeagatik eta minbizia duten pertsonen arreta integrala hobetzen jarraitzeagatik
Maiatzaren 7an, 8an eta 9an, Minbiziaren Aurka Araban Elkartea kalera atera zen boluntario, profesional eta bazkideekin batera, gizarte osoaren lankidetza eta inplikazioa eskatzeko, minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta ikerketa onkologikoan aurrera egiteko.‘Gelditzen zarenean, minbiziaren aurka mugitzen gara’ lelopean, keinu baten balioa nabarmendu du kanpainak, Elkartearen itsulapiko edo mahai baten aurrean gelditzea, hain zuzen: keinu txikia badirudi ere, arreta hobetu eta itxaropena pizteko gai den mugimendu kolektiboa aktibatzen du. Eskerrik asko Arabako gizarteari bere konpromisoa Elkartearekin. Eta eskerrik asko gure boluntarioei diru-bilketa posible egiteagatik.
“Norbait laguntzeko gelditzen denean, erantzun kolektiboa jartzen du abian munduko arazo soziosanitario handienari aurre egiteko. Denok elkartzea da, minbiziari aurre egiteko. Gelditzen zarenean, denon oraina eta etorkizuna hobetzeko mugitzen gara. Bizi-kalitate eta itxaropen handiagoko etorkizuna”, esan du Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak.
Aurten, hamabost bat mahai izan dira hiri osoan, eta 50 bat pertsonak egin diete harrera kausarekin bat egin nahi duten guztiei, beren dohaintzak emanez, itsulapiko fisikoen edo gailu mugikorren bidez.
“Arabako gizartea oso konprometituta dago minbiziaren aurka. Hiriko 15 puntutan egon gara arabarren bizi-kalitatea hobetzeko doako zerbitzu guztien berri ematen. Entzuteko, laguntzeko eta lagun egiteko egunak ere izan dira”, azaldu du Bilbaok.
Elkartearen mahaiak leku hauetan egon dira: Abastos merkatua, AUOko Kanpo Kontsultak, Olagibel osasun-zentroa, Arka Plaza, Loma Jeneralaren Plaza, Frantzia kalea, Independentzia kalea, Gasteiz Hiribidea, Europa Biltzar Jauregiaren ondoan, Olaguibel Judimendi ibilbide ondoan eta Ariznabarra kalea, Vázquez botika ondoan.
Egun berezi hauetan laguntzeko, gainera, ekintza sinboliko bat egin zen ostegunean: boluntarioak erabat geldirik egon ziren minutu batez mezuak erakutsiz (“Minuturo norbaitek minbizi-diagnostikoa jasotzen du” edo “Minbizia da Euskadiko heriotza-kausa nagusia”, esaterako), gaixotasunaren eragina eta ekitearen garrantzia modu bisualean nabarmentze aldera.
Diru-bilketaren hiru egunetan egin den ekarpen oro lagungarria izango da Minbiziaren Aurka Araban elkarteak lurralde osoan gaixoei eta haien senitartekoei doan eskaintzen dizkien zerbitzuak mantentzeko eta sustatzeko.
Padel txapelketa
Horrez gain, pasa den asteburuan txapelketa solidarioa Minbiziaren Aurka Araban Elkartearen alde egin zen -maiatzaren 8, 9 eta 10ean-. Bildutakoaren % 100 bideratuko da. Keinu bakoitzak garrantzitsua delako eta euro bakoitzak batzen duelako Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaltzeko.
Eta, aldi berean, dirua biltzen jarraitzeko helburuarekin, Bermeoko Ziklistek klubak Bermeo eta Castejon arteko 450 kilometro baino gehiagoko joan-etorria egin du maiatzaren 9an eta 10ean. Hilaren 10ean bertan, Arabako hiriburutik igaro dira, eta zaleak eta Elkarteko ordezkariek izan dituzte zain.
Ikerketa onkologikoko sare nagusiak % 70eko biziraupena du helburu 2030erako
3.000 ikerlarik baino gehiagok egiten dute lan egunero Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen laguntzaz, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko eta 2030erako % 70eko biziraupena erdiesteko. Minbizia ikertzeko sarerik handiena da.
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea minbizia ikertzeko sare handiena da Estatuan, baita minbiziari diru gehien bideratzen dion erakunde sozial eta pribatua ere: 157 milioi euro, abian dauden 792 ikerketa proiektutarako. Bere helburu nagusietako bat da gaixotasunaren fase guztiak barne hartzen dituzten ikerketak bultzatzea, eta, horretarako, erreferentziazko proiektu eta ikertzaileei zein doktoretza aurreko eta ondoko etapetan dauden gazteei laguntzen die.
2015etik 2025era bitartean, 1,8 milioi euro inbertitu dira Araban. Gaur egun, María Arechederraren proiektua babesten ari gara, behazun-bideetako minbiziari buruzkoa, bai eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Helena García ikertzailearen proiektua ere, zeina Minbiziaren Aurka Araban elkartearen doktoratu aurreko bekari esker ari baita ikertzen koloneko minbiziaren gibeleko metastasia.
2030ean % 70eko biziraupena lortzeko, biziraupen txikiko edo ezohikoak diren tumoreen ikerketa ere sustatzen du Elkarteak, eta 58,7 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu horretara. Era berean, 2025ean, beste deialdi bat egin zuen, gaixotasuna prebenitzeko biologia eta medikuntzako laguntzak emateko.
Arreta gizatiarragoa eta integralagoa
Arreta onkologikoa humanizatzea ez da soilik gaixotasuna ikuspegi medikotik tratatzea; aitzitik, erantzun hurbilagoa, gizatiarragoa eta integralagoa ematea ere bada, gaixotasunean zehar sortzen diren behar guztiak ulertzeko gai: klinikoak, emozionalak, fisikoak, sozialak eta lagun egitekoak.
Prozesuak atseginago bihurtzeko Elkarteak egiten dituen ekintza zehatzen artean, honako hauek daude: asistentzia-ingurune irisgarriagoak sortzea, pazienteei eta haien familiei zuzenean eragiten dieten erabakietan ahotsa ematea eta zaintzen dituztenak ere zaintzea.
“Araban, Elkarteak doako zerbitzuak eskaintzen ditu arreta psikologikorako, sozialerako, ariketa fisiko onkologikorako, talde-fisioterapiarako eta nutriziorako, besteak beste. 2025ean 1.158 pertsona artatu genituen. Elkarteak arreta eredu gizatiarrago eta integralagoa bultzatzen du lurraldean, ekitatea ardatz, minbiziari aurre egiteko”, adierazi du Bilbaok.
Gasteizen ez ezik, Laudio, Amurrio, Agurain, Lezan eta Oionen ere badago elkartea. 900 100 036 telefonoan jar daiteke harremanetan Minbiziaren Aurka Araban elkartearekin.
Dohaintza 6515 kodigoan edo https://mihucha.contraelcancer.es/campaigns/sede-provincial-alava