Elkarteak iragarri du Arabako herrietan laguntza- eta prebentzio-zerbitzuak zabalduko dituela 2026ko martxei esker

Álava - 09/11/2026

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 9koa.- Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak laguntza psikologiko eta sozialeko eta prebentzioko zerbitzuak zabalduko ditu Lurraldean, bai eta ikerketa-proiektuak ere, Gasteizen, Agurainen, Amurrion, Oionen eta Ribabellosan minbiziaren aurkako ibilaldien diru-bilketari esker. Guztira, 105.742 euro bildu dira.

Egunero 6 pertsonari ematen diete minbizia diagnostikoa Araban, eta gaixotasun hori da oraindik heriotza-kausa nagusia Euskadin. Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearen helburua da errealitate hori aldatzea, prebentzioaren eta ikerketaren bidez.

Urriaren 4an, igandearekin, Andre Maria Zuriaren plaza berdez tindatu zen 11:30ean, eta 3.500 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. Arabako ESIko gerente Enrique Bárez eta doktoratu aurreko ikertzaile Nadia Salehi izan ziren aurtengo enbaxadoreak, Miren Bilbaorekin batera (Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteko presidentea), zeinak deia zabaldu baitzuen prebentzioan, laguntzan eta ikerketan urratsak egiten jarraitzeko.

"Eskerrik asko bihotzez laguntzeagatik, ematen dugun urrats bakoitzak balio handia duelako. Elkarrekin ibiltzea bizi-ohitura osasungarriak sustatzea delako, gehien behar dutenei laguntzea eta ikerketa bultzatzea", eskertu zuen Bilbaok, Nadia Salehi ikertzaileari doktoratu aurreko beka emango zitzaiola iragarri zuenean.

Aurten egin da lehen aldiz Minbiziaren aurkako Martxa Ribabellosan, Administrazio Batzarrak antolatuta. Ekainaren 27an izan zen, eta harrera ederra izan zuen.

Virgen de Sallurtegui erretiratuen elkarteak eta Aguraingo Udalak herriko martxa antolatu zuten irailaren 26an. Aurreraka emakume-elkarteak eta Amurrioko Udalak, berriz, hilaren 27an egin zuten; bi kasuetan erantzun ezin hobea eman zitzaion. Oiongo Udala arduratu zen ibilaldi horiek ixteaz, joan den urriaren 18an.

"Oso harro gaude, eta gurekin batera parte hartu duten laguntzaileen eta boluntarioen lana eskertzen dugu.  Haien laguntzarik gabe, ezinezkoa izango ziren martxa horiek. Haien laguntza ikerketa eta arabarrentzako zerbitzu gehiago eta hobeak dira.  Gainera, beste herri batzuetan ere ibilaldi hori ospatzeko interesa dagoela ikusten ari gara, eta horrek erakusten du minbizia diagnostikatu zaien pertsonekin nahiz haien familiekin gure lurraldean dagoen elkartasun handia dela", nabarmendu du Bilbok.

 

Babesa eta laguntzak

 

Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak Vital Fundazioaren Gasteizko Ibilbidean, Gasteizko Udalean eta El Corte Ingles-en emandako babesa eta laguntza azpimarratu nahi izan ditu, babesle nagusiak izan baitira; eta horien ondoan, beste enpresa hauenak ere: Michelin Fundazioa, Amurrio Ferrocarril y Equipos, Euneiz Unibertsitatea, Aernnova, Just Drive, Ford Garaje Moderno, I+Med, Seri Sport, Jori & Correduría de Seguros, Inprotop, A & B Laboratorios, Sayma, Baigene, Konfekoop, Policaucho, Ainhoa Nutrizio Zentroa, Ruta de Europa Hotela eta Gran Turismo Araba.

Era berean, urtez urte funtsezkoa da honako hauen lankidetza: Eroski, Arabako Gurutze Gorria, Vidrala, Artepan, Sistemas Arco, Baskonia Alavés Fundazioa, Vivagym, Solán de Cabras, Charcutería Carlota, Ser Vitoria, Radio Vitoria, El Correo, Radio Gorbea,

Cope, Onda Cero, Tuvisa, Natuber, Boilur, Hobea, Eguren Ugarte, La Jamonería by J. Ángel Palacios, Mukua by Velilla Group eta Hazi Fundazioa.

Horrez gain, Biotzatarrak fanfarreak Vitoria-Gasteizko Minbiziaren Aurkako Martxa girotzen lagundu du.

Aurten, gainera, Victoria, Deportivo Alavés eta Toloño ostalaritza-establezimenduek pintxo pote solidario bat egin zuten urriaren 1etik 4ra.

Era berean, funtsezkoa izan da martxa zabaltzea erakunde hauei esker: Arabako Farmazialarien Elkargo Ofiziala, Arabako Eskualdeko Zentroen Federazioa, Ajebask, Ampea, Arabako Pilota Federazioa, FAPACNE Guraso Elkarteen Federazioa; Las 4 Torres, eta Presentación de María, Marianistas, CEU-Virgen Niña, Escolapios Calasanz, Escolapias-Paula Montal, San Viator, Sagrado Corazón Carmelitas, Francisco de Vitoria eta Egibide ikastetxeak, bai eta EHU eta Euneiz ere.

Lankidetza horiei herrietakoak gehitu behar zaizkie: Damker, Egea eta FrutasKaie Oiongo Martxan. Amurrion, Platanera Fibrasa, Orozkokoa; Abaizabal gildak eta La Norteñita, Amurriokoa, eta ostalaritza, martxa hasi zenetik, orain dela zazpi urte, lagundu egin dute (20 bat kafetegi).  Eta Ribabellosan, administrazio-batzarraz gain, Lagunak elkarteak eta Beheko Erriberako Udala, parte hartu zuten.

Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie erakunde horiei guztiei, baldintzarik gabe lagundu eta konpromisoa hartu dutelako elkartearekin.

Azkenik, martxa horiek 150 boluntarioren inplikazioari, eskuzabaltasunari eta dedikazioari esker egin ahal izan dira, modu altruistan zaindu baitute antolamendu perfektua 5 martxetan.

2025eko Minbiziaren Aurkako Martxeen bilketari esker, doktoratu aurreko beka bat esleitu zaio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Nadia Salehi ikerlariari, glioblastoma ikertzeko, garuneko minbizi erasokorrena, ikertu dezan. Laguntza horrekin batera, doktoratu aurreko beka ere esleitu zaion EHUko Helena Garcíari. Ikertzaile hori gibeleko minbiziaren gibel-metastasiari buruzko azterlana dago.

 

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días