Erronka bete dugu: 24 ordu indoor bizikletan minbiziari aurre egiteko
Raúl Pérez eta Axier Urrestiren ahalegin eta eskuzabaltasunak errealitate bihurtu dute erronka. 24 ordu minbiziaren aurka pedalei eragiten, balentria horretan enpresak, elkarteak eta pertsonak bidelagun zituztela.
Erronka lortu dugu. 24 ordu eman dituzte pedalei eragiteari utzi gabe, bizikleta estatiko banaren gainean, Minbiziaren aurka Araban elkarteari laguntzeko. Hasieran astakeria zirudiena errealitate egin dute Raúl Pérez eta Axier Urrestik.
Minbiziaren aurka Araban elkarteak eskerrak eman ditu "Raúl eta Axierrek hilabeteotan desafioari ekin arte erakutsitako ahalegin, eskuzabaltasun eta konpromiso itzelagatik, baita enpresa eta pertsona askoren laguntzagatik ere, hala nola El Boulevard eta BH Fitness, minbiziaren aurka elkartuago aurrera egitea ahalbidetu baitu erronka honek".
Duela hilabete batzuk hasi zen dena, bestelako erronka egitea pentsatu zutenean, edonork parte hartzeko modukoa, minbiziari aurre egiteko batasunaren adierazle. Ostiralean 19:30ean ekin zioten desafioari: Raúl eta Axier pedalei eragiten hasi ziren BH Fitness-ek lagatako indoor bizikletetan, El Boulevard merkataritza-gunean. Hala jarraitu zuten 24 orduz erronka bete zuten arte. Denbora horretan, beste 18 pertsonak (50 minutuko txandetan) lagundu zieten halako bizikletetan.
Ekimena galdu nahi ez zuten DJ, musikari eta abeslariak ere izan ziren El Boulevard merkataritza-gunean. Horrez gain, Iván Fernández eta Ruth Brito atletak, Joseba Beloki txirrindularia, Kick Boxing-eko mundu txapeldun Álex Rodríguez eta Iñaki Kerejazu ‘Zeledon’ bertaratu ziren, besteak beste. Spinning saioak eta umeentzako tailerrak ere egin ziren. Hori guztia, erronka handi honen 24 orduak girotzeko.
Eta emozioz beteriko ahalegin fisiko handiaren ostean, elkar besarkatu zuten Raúl eta Axierrek, erronka lortzeagatik.
Eskerrak babesleariaei: Garram, Loyer, Inmobiliaria Low Cost Castro, Unitecnic Proyectos & Servicios, Azcoan, Policaucho, Inmo Arquillos, Georka, MGC Abogados, Konta Premium Mediadores S.L Correduría de seguros, Carpintería Marsam, Larre Seguridad Alimentaria, Marcelo Moro Media -Social Manager, Efiteko, EventoKit, Gure Artea, Restaurante Andere, Sima Informática, Learningout, Ucieza Servicio Inmobiliarios Industriales, Baigane
Laguntzaileak: DJ Ráez, DJ José Medina, DJ Peter Möller, Profanbikers, Samantha Moon, DJ Iker Madinabestia, Dani Lucas, Amaia Busto,José Ignacio Sánchez, Fitness PaMegacalzado, DonG, Leroy Merlin, Gráficas San Martín, DJ Ráez, DJ José Medina, DJ Peter Möller, Profanbikers, Samantha Moon, DJ Iker Madinabestia, Dani Lucas, Amaia Busto. José Ignacio Sánchez, Fitness Park, Fundación Baskonia Alavés, Megacalzado, DonG, Leroy Merlin, Gráficas San Martín, Hipermercado Eroski y Extensionmanía
Eskerrik asko bihotzez denoi!