Gaixo eta senideentzat Donostiako harrera-etxea

Guipúzcoa - 18/10/2019

AECC Gipuzkoak harrera-etxe bat du 2016ko urritik, tratamendua jasotzeko bizilekutik joan behar duen paziente onkologikoa hartzeko. Donostia Ospitalean ingresaturik dauden pertsonen senideek ere erabil dezaketen doako baliabidea da.

Etxebizitzak, ospitale-eremutik hurbil dagoen auzo batean kokatua, aukera ematen die gaixoei nahiz familiakoei etxe baten ahalik eta antzekoena bizitzeko, tratamendu onkologiko anbulatorioa luzea bada eta ohiko bizilekutik kanpo denbora luzez egoten badira.

Nori zuzenduta?

Minbizia duten paziente eta haien senide zuzenentzat.

Zer eskaintzen diegu gaixo eta senideei?

Ingurune afektibo egokia eskaintzen da, ospitaletik hurbil dagoena, eta gaixotasunak eragindako beste ondorio batzuk gutxitu nahi dira: gaixoendako joan-etorriak murriztea (urrutiko eskualdeetatik edo ondoko lurraldetatik) eta familiarentzat denbora luzez etxetik kanpo egoteak dakarren kostu ekonomikoa.

Baliabide honek zerbitzu hauek ditu:

•Pazienteentzako eta haien senideentzako ostatua.

•Laguntza psikologikoa minbizian espezializatutako profesional psikologoen talde bat.

•Gizarte-langileen talde baten gizarte-laguntza.

•Boluntariotzaren bidez laguntzea.

Nola garatzen da?

Minbizia duen edozein gaixok eska dezake ostatua Donostiako etxebizitza honetan. Prozedura honi jarraitu behar zaio:

• Gizarte-langileen taldeak familia-unitatearen egoera sozioekonomikoa aztertu eta baloratzea.

• Jatorrizko hiritik ostatua eta lekualdatzea izapidetzea.

•Gaixoa eta/edo senidea hartzea eta zentroan dauden bitartean oinarrizko beharrak betetzea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari esker finantzatutako baliabidea da.

gobierno vasco

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días