Humanizatzen den ikurra Araban zehar hedatzen da

Álava - 25/02/2026

Arabako gizarteak pazienteekin eta haien familiekin duen konpromisoa lurraldeko hainbat herritan ikusi dugu otsailean zehar: Oion, Agurain, Langraiz, Laudio eta Amurrion . Pertsona guztiak elkartuta arreta integrala eta gizatiarragoaren bila lanean jarraitzeko beharra ikusarazteko.

Minbiziari buruz hitz egiten badugu, humanizatzeak diagnostikatutako pertsonaren bizipena txertatzea esan nahi du, entzutea, pertsona hori prozesu osoaren funtsezko parte izatea, eta onkologian hori benetan garrantzitsua da, prozesu luzeak izan ohi direlako, eremu klinikoan ez ezik, pertsonalean, familian, gizartean eta lanean ere eragina dutenak..

Auzi hori babesteko, Arabako hainbat herritako ordezkariek, elkarteek ikastetxeek eta pertsona partikularrek bat egin dute Oion, Agurain, Langraiz, Laudio eta Amurrioko lokarri berde handiarekin humanizazioaren ikur bihurtu

Herrietako erantzuna Minbiziaren Aurka Araban elkartearen deiari izugarria izan da. 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días