LAN-ESKAINTZA: Logopeda Tolosako gure egoitzarako
Logopeda baten bila gabiltza Tolosako gure egoitzarako
•Kokalekua: Tolosa
•Soldata: Gipuzkoako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren arabera
•Gutxieneko esperientzia: gutxienez urtebete
•Kontratu mota: mugagabea, lanaldi partziala – goizez
Baldintzak
•Gutxieneko ikasketak
Gradua
•Gutxieneko esperientzia
Gutxienez urtebete
•Gutxieneko baldintzak
- Logopedian diplomaduna edo graduatua
- Esperientzia paziente onkologikoekin
- Euskaraz jakitea.
Deskribapena
Logopeda zara eta paziente onkologikoekin lan egitea gustatuko litzaizuke?
Tolosako gure egoitzak profesional bat behar du eginkizun hauek betetzeko:
- errehabilitazio logopedikoa buruko edo lepoko minbizia duten pertsonekin, disfagia, disfonia, disartria, erigmofoniaren beharra (laringektomizatuetan), usaimenean eta dastamenean zailtasunak dituzten pertsonekin, etab.
- banakako eta taldekako saioak.
Buruko eta lepoko minbizi-motak, aho-barrunbea, faringea, laringea, listu-guruinak, sinu paranasalak eta sudur-barrunbea.
Eskaintzen da
- Kontratu mugagabea
- Astean 4 orduko lanaldia, 2 ordutan banatuta 2 goizez
Noiz hasteko: ahalik eta lasterren.