Loteria Nazionalaren zozketa bereziaren salmenta - Apirilak 10

Álava - 17/03/2021

Hurrengo apirilaren 10ean AECCren aldeko Loteria Nazionalaren ezohiko zozketa egingo da. Aurten Arabako AECCtik loteria-dezimoak salduko ditugu berriro ere. Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak irabaziaren ehuneko jakin bat emango digu, gure elkarteak Araban saltzen dituen dezimo guztiak kontuan hartuta.

Elkartean zuzenean edo establezimendu laguntzaile batean dezimoak erostea eskatzen dizuegu (dezimo bakoitzaren prezioa 15 eurokoa da); izan ere, onurak jasotzeko halakoetan erostea da baldintza. Bestela, loteria administrazioetan eros daitezke, baina diru hori EZ litzateke Arabako Batzarrerako izango.

Iaz, Araban, 2.000tik gorako laguni diagnostikatu zitzaien minbizia eta 657 hil ziren gaixotasun honek jota. AECCn minbiziaren prebentzioa sustatzen duten hainbat proiektu jartzen ditugu herritarren eskura, baita minbizia duten lagun eta haien senideentzako arreta psikologiko eta sozialeko doako zerbitzuak ere. Halaber, minbiziaren ikerketa-proiektuetan inbertitzen jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu.

2020. urtean:

 

 

Loteria erosi nahi duzuenok honela egin dezakezue:

1. Gure egoitzara etorri (Plaza arkupeduna, 1 behea). Apirilaren 8ra arte; ordutegia: 08:00-15:00.
2. Deitu 945 263297 telefonora, erreserba egin eta ezin bazarete etorri hartzera, esaten diguzuen tokira eramango gure boluntario-taldearen bidez.
3. Hurrengo establezimendu kolaboratzaileetan erosi: 

• VITORIA-GASTEIZ: Parlamento taberna. Prado kalea 28, martxoaren 15etik aurrera. 
• VITORIA-GASTEIZ: La Union taberna. Espainia plaza 4, martxoaren 15etik aurrera.
• VITORIA-GASTEIZ:  HF taberna. Florida Ibilbidea 3, martxoaren 22tik aurrera.
• VITORIA-GASTEIZ: Alkartetxe taberna. San Prudentzio kalea 3, martxoaren 22tik aurrera. 
• VITORIA-GASTEIZ: Mallory taberna. General Loma enparantza 5, martxoaren 22tik aurrera.
• VITORIA-GASTEIZ: Iliada taberna. Iliada Ibilbidea. 17, martxoaren 22tik aurrera.
• VITORIA-GASTEIZ: Eguren Taberna. Portal de Legutiano Kalea. 64,  martxoaren 22tik aurrera.
• AMURRIO: La Barrica Blanca taberna.  Elexondo kalea 26, martxoaren 15etik aurrera.
 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días