Marea berdeak minbiziaren aurka batu du Vitoria-Gasteiz, hitzordu historikoan
Haurrak, helduak, adinekoak, lagun taldeak eta familia osoak bildu dira gaur Andre Maria Zuriaren plazan, marea berde handian, lurraldean minbizia duten pertsona guztiei eta haien familiei elkartasuna adierazteko.
Aurten ere, aurreikuspenak bete dira eta 3.500 pertsona baino gehiago joan dira Armentiara, eta Plaza Berrira itzuli dira itxaropenez eta elkartasunez betetako ibilbide batean.
"Itxaropena, laguntzak ikerkuntzarako funts gehiago dakarrelako, funtsezkoa minbizian % 70eko biziraupena lortzeko eta minbizia diagnostikatutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Eta elkartasuna, gure helburua baita prozesuan murgilduta dagoen inor ez sentitzea bakarrik. Laguntza eta arreta integrala ematen jarraitu behar dugu, behar klinikoei ez ezik, premia emozional, sozial, fisiko eta nutrizionalei ere erantzuteko", azaldu du Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak.
Bilbaok eskerrak eman nahi izan dizkie bazkideei, boluntarioei, babesleei, erakundeei, enpresa laguntzaileei, osasun-arloko profesionalei, ikertzaileei eta, bereziki, minbizia duten pertsonei eta haien familiei. "Zuena da martxa hau", nabarmendu du.
"Pauso bakoitzak laguntzen du. Istorio bakoitzak du garrantzia" leloarekin bat, bizi-ohitura osasungarriak sustatzen, gehien behar dutenei laguntzen eta ikerketa bultzatzen lagundu du gaur goizean emandako urrats bakoitzak.
Araban, 6 pertsonari diagnostikatzen zaie minbizia egunero, eta gaixotasun hori da, oraindik ere, heriotza-kausa nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan. Errealitate hori iraultzeko, ikerketara bideratutako inbertsioa biderkatzea proposatu du Minbiziaren Aurka Araban elkarteak.
"Mila esker Arabatik ikerketa bultzatzeagatik eta biziraupenerako beste urrats bat emateagatik", adierazi du Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidente Miren Bilbaok.
Martxaren ostean, Plaza Berrian pintxopote solidarioa eskaini da, baita haurrentzako zientzia tailerrak eta zumba eskolak ere.
Martxak Vital Fundazioaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta El Corte Inglésen babesletza ofiziala du, baita honako babesle hauek ere: Fundación Michelin, Just Drive, Ford Garaje Moderno, I+Med, Seri Sport, Amurrio Ferrocarril y Equipos, Universidad Euneiz, Jori Correduría de Seguros, Aernnova, Inprotop, Konfekoop, Baigene, Sayma, Hotel Ruta de Europa, Policaucho, Centro de Nutrición Ainhoa, A&B Laboratorios eta Gran Turismo Araba.
Laguntzaileak: El Correo, Vidrala, Eroski, Cruz Roja Álava, Artepan, Sistemas Arco, Fundación Baskonia Alavés, Vivagym, Solán de Cabras, Carlota Charcutería, Ser Vitoria, Radio Vitoria, Radio Gorbea, Cope, Onda Cero, Tuvisa, Eventokit, Boilur, Hobea, Natuber, Eguren Ugarte, Mukua by Vellilla eta La Jamonería by J. Ángel Palacios.
Aurten, gainera, Victoria, Deportivo Alavés, Toloño Plaza, Toloño Abastos eta T. Cuesta ostalaritza-establezimenduek bat egin dute martxarekin, pintxo solidarioen bidez; pintxo horien etekinak ikerketara bideratuko dira oso-osorik.