Minbiziaren Aurka Araban elkartea eta Gasteiz on batzen dira bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko
150 negozio lokalek bat egin dute Minbiziaren Aurka Araban Elkarteak eta Gasteiz On-ek sustatutako "Saltokiak berdez janzten dira" ekimenaren 3. edizioarekin. Bizi-ohitura osasungarrietan eragiteko asmoz, aurkeztu dira minbizia prebenitzeko Gasteiz On gelak, otsailean zehar egingo direnak.
Aurkezpenean izan dira Inmaculada Barbero, Gasteiz Oneko presidenteordea; Miren Bilbao, Minbiziaren Aurka Araban Elkarteko presidentea; Naikare Diaz Minbiziaren Aurka Araban Elkarteko Prebentzioko arduraduna. eta Natalia Ozaeta, Carmen eta Esther Mediavilla, Paso de Cebra saltokiko arduradunak.
Gela egingo den lehen saltokia Bordados Candy, otsailaren 25ean, 19:00etan,. Izena emateko deitu 945 15 02 68 telefonora edo bidali e-maila info@gastiezon.eus helbidera.
Gure bizi-ohiturak aldatuz gero, minbizi-kasuen % 40 ere prebenitu litezke.