Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxa azaroaren 15era atzeratu dira  

Guipúzcoa - 18/03/2020

AECC Gipuzkoak, Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxa antolatzen duen erakundeak, jardunaldi hori azaroaren 15era (igandea) atzeratzea erabaki du. Minbiziaren aurkako AECC Gipuzkoa elkarteak, COVID-19k sortu duen egoeraren ondoren eta osasun arloko agintariek emandako gomendioei jarraituz, erankundeak, kontuan hartuta kirol proba mota horiek hirian egiteko egutegia, erabaki du data berri hori finkatzea.

AECC Gipuzkoak orain arte izena eman duten persona guztiekin harremanetan jarriko da data berriraren berri emateko eta kuotaren itzulketa osoa egiteko aukera eskainiko die. Lasterketa eta Martxaren eguna atzeratu arren, elkarteak Gipuzkoako gizartearen laguntzarekin jarraitzea espero du minbiziaren aurka dirua biltzea bilatzen duen ongintzako ekitaldi honetan.

‘Gipuzkoa Martxan’ ekitaldi honen 6. Edizioa Donostian aurreko urteetan bezala maiatzaren bigarren igandean ospatu behar zen, hau da, maiatzaren 10ean.

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días