Minbiziaren Aurkako maiatzaren 10eko Lasterketarako eta Martxarako izen-ematea zabalik
· Proba solidario honek 7 kilometro ditu eta 1.500 dortsal besterik ez banatuko ditu.
· Lasterketa osatzeko, 3 kilometroko Martxa bat egingo da Alderdi Ederretik hasita.
· Minbiziaren Aurkako Elkarte honek 1.419 lagun artatu zituen, aurreko urtean baino %26 gehiago.
AECC Gipuzkoak antolatuta, datorren maiatzak 10, Donostian izango da ‘Gipuzkoa Martxan’ Minbiziaren aurkako lasterketaren eta martxaren 6. edizioa. Lasterketak markak hautsi nahi ditu. Proba solidario honek 7 kilometro ditu, eta 1.500 dortsal besterik ez ditu. Dagoeneko eskura daitezke www.kirolprobak.com helbidean.
Berezitasun gisa, Donostiako alde zaharrean irteera eta helmuga duen egutegi atletikoko lasterketa bakarra da. Goizeko 10:00etan hasiko da lasterketa, Konstituzio plazatik, eta Kontxa pasealekutik Ondarretara iritsi eta itzuli eta gero, leku berean bukatuko da. Izen-emateak 14 euroko kostua du, bestalde, ‘Izen-emate plusa’ izeneko aukerarekin , 6 euroko dohaintza solidarioa egin ahal izango da.
Lasterketa osatzeko, jende guztiarentzako 3 kilometroko Martxa egingo da, Alderdi Ederretik Ondarretaraino eta buelta. Herri-ibilaldi honetan parte hartu nahi dutenek 3 euroko dortsal solidarioak izango dituzte. Dortsal horiek www.kirolprobak.com helbidean eta Alderdi Ederreko irteeran erosi ahal izango dituzte, probaren egun berean.
Kirol proban bildutako dirua baliagarria izango da minbizia duten Gipuzkoako pertsonei laguntzeko eta elkarteak pazienteei eta haien senideei doan eskaintzen dizkien zerbitzuak finkatzeko: terapia psikologikoa, material ortopedikoaren mailegua, ospitaleko laguntza, ospitaleratutako pertsonen senideentzako harrera-pisua, laringektomizatuentzako logopedia, etab. 2019an, AECC Gipuzkoa Minbiziaren aurkako Elkarteak 1.419 lagun artatu zituen lurralde osoan banatutako sei egoitzetan, hau da, aurreko ekitaldian baino %26 gehiago. Lasterketan eta Ibilaldian lortzen den zenbatekoak elkarteko hogei profesionalek (psikologoek, gizarte-langileek, logopedak eta abarrek) pazienteei eta haien senideei emandako zerbitzu horiek bermatzen ditu.
Trofeoak egongo dira lehen hiru sailkatuentzat, beteranoak +55, eta AECC Gipuzkoako lehen bazkidearentzat, bai emakumezkoen kategorian, bai gizonezkoen kategorian. Iazko edizioan 1.200 korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten, eta seigarren edizio honetan 1.500 parte-hartzailetara iristea izango da helburua.
Maiatzaren bigarren igande hau ere oso parte-hartzailea izango da, eta Oliber Nestar izango da zunba saioan, Alderdi Ederren, goizeko 11:00etan. AECC Gipuzkoak egun horretan Donostia berdea izatera eta hiriburuko kale eta eremu enblematikoenetan ibiltzera animatzen ditu gipuzkoar guztiak, minbiziaren aurkako helburua gurutzatzeko.