Minbiziaren Munduko Eguneko ekitaldia Gasteizen, otsailaren 5ean

Álava - 02/02/2026

Minbiziaren Aurka Araban elkartetik Minbiziaren Mundu Eguneko ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Otsailaren 5ean izango da, 11:30ean, Andre Mari Zuriaren plazan.

Ekitaldiaren helburua da onkologia-arretaren humanizazioa bultzatzea, minbizia duten pertsonen bizitza hobetzeko, haiek erdigunean jarriz.

Ekitaldi honetan zuek ere egotea nahiko genuke, giza begizta handia osatuko baitugu, Araban humanizazioa gizarte osoaren konpromisoa dela erakusteko.

Izena eman dezakezu esteka honetan.

Ekitaldiaren xehetasunak:

Data: Otsailak, 5

Deialdiaren ordua: 11:15

Hasieraren ordua: 11:30

Lekua: Andre Maria Zuriaren Plaza, Vitoria-Gasteiz

 

Zain zaitugu!

 

Arabako herriek bat egingo dute Minbiziaren Munduko Egunarekin, gogorarazteko minbizia denon bizitzan dagoela eta humanizazioak herrietan bizi diren pertsonei gertuko arreta ematea ere badakarrela.

Herritarrek ekitaldiotan parte hartzeko aukera izango dute, eta giza begizta baten bitartez gaixotasuna humanizatzeko konpromisoa eskatuko dute.

Gorde datak!

Laudio. Otsailak, 10. 11:00. Herriko Plaza

Oion. Otsailak, 11. 11:00. Pl. Nagusia

Nanclares:.Otsailak, 11. 18:00. Pl. Lehendakari Aguirre

Amurrio. Otsailak, 12. 11:00 Pl. Juan de Urrutia

Agurain. Otsailak, 20. 11:00 Pl. San Juan

 

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días