Zabiel Jauregia berdez argiztatuko da Minbiziaren Aurko Egunean
· Horrela, jauregi hau eta lurraldearen beste ondare eraikin batzuk bat egiten dute egunarekin.
· Eibarko Portalean minbiziari buruzko mintzodromoa egingo da asteartean, eta herritarrak parte hartzera animatzen dira.
· Aurreko urtean, 2019an, 90 pertsonak hartu zuten arreta Eibarko egoitzan
AECC Gipuzkoaren ekimenez, Zabiel Jauregia berde kolorez argiztatuko da otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean, Mutrikuko Udalaren laguntzari esker. Eraikin historiko hau, beraz, itxaropenaren kolorearekin bat dator, Gipuzkoako beste ondare-elementu batzuek egingo duten bezala, hala nola Donostiako eta Irungo udaletxek, Tolosako Topic-ek edo Hondarribiko harresiak.
Bestalde, AECC Gipuzkoak Mutrikuko herritarrak animatzen ditu Eibarren egun berezi hau dela eta antolatutako minbiziari buruzko mintzodromoan parte hartzera. Parte-hartze foro bat izango da, eta, World Caféren formatuan, minbiziak lurraldean etorkizunean izango dituen erronkak aztertuko ditu. Zehazki, gogoeta egin nahi da gutako bakoitzak gizartean duen zereginaz, eragin emozionala murrizteko eta minbizia duen pertsona baten egoera errazteko. Mintzodromoa asteartean izango da, hilak 4, 10:30etik aurrera, Eibarko Portalean, eta interesa dutenek helbide honetan eman behar dute izena: www.contraelcancer.es/mintzodromo
Aurreko urtean, 2019an, 90 pertsonak hartu zuten arreta Eibarko egoitzan; horietatik 43 gaixoak izan ziren, eta gainerako 47 senideak. Bestalde, laguntza psikologikoko saioek 281 saio egin zituzten urtebetean eta 329 saio gizarte-laguntzakoak. Horrez gain, 25 pertsonak hartu zuten parte erretzeari uzteko programan, Debabarreneko egoitzan, Eibarko Ardantza kaleko 11. zenbakian.
Minbizia lehen mailako arazoa da, hiru gizonetik bati eta lau emakumetik bati eragingo baitie bizitzan zehar. Pasa den urtean, 4.669 kasu izan ziren Gipuzkoan, AECC datuen arabera. Hala ere, tumore nagusien sendatze gehiago daude eta biziraupena handitu egin daa, ikerketaren emaitza diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoei esker. Aurrerapen horiek aldian behin sartzen dira praktika klinikoan, baita tumore jakin batzuetarako baheketa-programak orokortzean ere. Adibidez, gaur egun, minbizia duten hiru pertsonatik bi 5 urte baino gehiago bizi dira diagnostikoaren ondoren.