Bazkideen urteko batzarra
  2020  

ERANTZUNKIZUNA ETA GARDENTASUNA

Pedro Martínez de Artola, idazkaria

 

Gaur egungo pandemia egoera dela eta, AECC GIPUZKOAk formatu birtuala aukeratu du Bazkideen Urteko Batzarra egiteko, estatutuetan jasota dagoen bezala. Hala, elkarteak Gipuzkoan 6 eskualde-batzordeetatik egiten duen lanari buruzko informazioa bermatzeko ardura erakutsi nahi du.

2019. urtean, 1.419 lagun artatu ziren doan (paziente onkologikoak eta familiarrak), aurreko ekitaldian baino %27 gehiago. Bestalde, kalitatezko ikerketa onkologikoaren aldeko apustu sendoa egin genuen, eta iaz 350.000 euro inguru erabili genituen Gipuzkoatik hainbat proiektutarako.

PRESIDENTEAREN HITZAK

Juan Ormazabal, presidentea

 

"Gauza bat argi geratu da 2020an: Minbizia bigarren maila batean geratu da, eta ikusten ari garen ondorioak ditu. Ez da ahaztu behar koronabirusaren aurkako txertoa iristen denean, minbizia, beste pandemia isil hori, hor egoten jarraituko duela. Egon da, dago eta egoten jarraituko du. Eta, bien bitartean, paziente onkologikoek beste ondorio batzuei aurre egin behar diete: emozionalak, sozioekonomikoak, sanitarioak..."

"Konfinatzean, COVID-19 duten pertsonen eskura jarri genuen gure profesionalen eta elkarteko zerbitzuen ezagutza. Gainera, 70 urtetik gorako bazkideekin telefonoz hitz egin genuen, haien beharrak zein ziren bertatik bertara ezagutzeko eta laguntza eskaintzeko".

MEMORIA EKONOMIKOA

Iñaki Gabilondo, diruzaina

 

2019an, bazkideak gehitu ziren, hainbat kanalek egindako biltze-kanpainei esker. Bazkide guztiak 12.906 izan ziren urtearen amaieran, eta haien ekarpenak elkarteak Gipuzkoan izandako diru-sarreren %81 dira.

Nabarmentzekoa da, halaber, diru-sarrerak hobetu egin direla aurrekontuarekin alderatuta, 2020. urtea hain konplexua izan arren. Bestalde, AECC Gipuzkoak eutsi egin zion ikerketarekiko konpromisoari, eta iaz 350.000 euro inguru erabili ziren hainbat proiektutarako.

JARDUERA-MEMORIA

Katty Nevado, gerentea

 

Bi mugarri izan ziren 2019. urtearen amaieran eta 2020. urtearen hasieran. Joan den abenduan, Minbiziaren aurkako Gune Bizia ireki zen, AECC Gipuzkoak Donostian duen egoitza berria, eta otsailean, berriz, Mintzodromoa. Bertan partehartzaileak eztabaidatu zuten, gaixotasun horren sozializazioan aurrera egiteko

Konfinamenduaren garaiko jarduera mantendu egin zen teknologia berriei esker, eta are gehiago handitu zen minbizia zuten pertsonentzako misio-eremuan. Pandemiak eragindako murrizketek ez dute eragotzi gizarteari minbizia oso presente dagoen errealitatea dela gogoratzeko balio izan duten kanpainak egitea.

COVID-19-REN ERAGINA MINBIZIA DUTEN PERTSONENGAN

Miriam Márquez, psiko-onkologoa

 

AECC Gipuzkoako talde psiko-sozialak hainbat sintoma hauteman ditu mibiziak kaltetutako pertsonen artean, pandemiaren une desberdinen arabera.
Hasiera batean, osasun-alertak salto egiten duenean, ziurgabetasun-egoera sortzen da tratamendu, kontsulta edo esku-hartzeen jarraipenari buruzko zalantzengatik, eta antsietate-maila handitzen da. Profesionalek larritasun honi eustea eta gaixoaren autozaintza landu behar izan zituzten. Bigarren fasean, apatia, tristura eta etsipen sentimendu gehiago hauteman dira, eta emozio horiek konpontzeko tresnak eskaini behar izan zaizkie. Gaur egun, eta lehenengo olatua igaro ondoren, sintomatologia hori estres post-traumatikoaren aldetik hurbilago dago.

Descarga el informe resumen con los datos económicos y de actividad de AECC GIPUZKOA:

- Ingresos socios y captación 2019

- Memoria económica 2019

- Ingresos socios y captación 2020

- Presupuesto y previsión de cierre.

- Actividad 2019 - 2020.

Informe
Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días