AECC Gipuzkoa elkarteak Beasaingo diru-bilketan laguntzeko deia egin du
Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea kalera aterako da Azaroaren 3an, larunbatean, funtsak biltzeko eta horrela elkarteak eskualdeko pazienteei eta haien familiakoei doan ematen dizkien zerbitzuak ordaintzen laguntzeko. Elkartasun-ekintza hori goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egingo da, odolki dastaketaren txapelketarekin batera. AECC Gipuzkoako Nafarroa hiribideko pergolen zonaldean kokatuta egongo da beste postu gastronomikoekin batera.
Hogei bat boluntario inguru arduratuko dira Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen aldeko diru-bilketaz.
Egun bat lehenago, ostiral honetan hain zuzen, Olaberriako Carrefour gunean ere kokatuko dira diru-bilketa eginez.
Aipu bezala, Urriaren 6ean Beasaingo 27 elkarte parte hartu zuten boluntarioen egunean , balioa eman nahian boluntarioek egiten duten lanari.
Bestalde, Gabonetako loteria ere eskaini ahal izango dela, sei eurotan partizipazio bakoitza dio 19 urte daramazkin boluntaria eta Goierri eskualdeko batzarreko kidea den Isabel Zaballosek. AECC Minbiziaren Aurka Gipuzkoako Elkartearen Goierri eta Urola Garaiko egoitza Zumarragan, Iparragirre kaleko 1. zenbakian kokatuta dago.