Garberak eta AECC Gipuzkoak 3.300 euro baino gehiago bildu dituzte Gabonetan minbiziari aurre egiteko

Guipúzcoa - 25/01/2019

Garberak eta Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkarteak beraien indarrak elkartu zituzten Eguberri hauetan ‘Opari honek balio bikoitza du’ kanpainan eta, honen bitartez, gaixotasun horren aurkako borrokara zuzenduko diren 3.300 euro baino gehiago lortu dituzte. Zehazki, merkataritza guneko bezeroen ekarpenei esker, elkarteak 2.864,38 euro lortu ditu, eta Garberak 500 euroko ongintzako ekarpena gehitu dizkio.

Joan den abenduaren 14tik urtarrilaren 5era luzatu zen ekintzan 45 boluntariok hartu zuten parte, merkataritza gunearen eta elkartearen artean diseinaturiko pegatina solidarioak zituzten lazo berdeak banatuz, opariei gehitzeko, ikerketa onkologikora zuzenduriko euro baten truke. Pegatinarako aukeratu zen mezua ‘Opari honek balio bikoitza du’ izan zen, ekarpenak zuen balio gehigarria erakutsiz, oparia ematen zein jasotzen zuenarentzat.

garbera5

Elkartasunarekin eta kontzientziazioarekin loturiko kanpainak, ekintzak eta ekitaldiak aurrera eramateko duen konpromisoaren barruan, Eguberriak bezalako une berezian Garberak tokia utzi zion AECC Gipuzkoari, egun horietan pertsona asko ibiltzen diren tokian. Herritarrei erakundea hor dagoela gogorarazi zitzaien, minbiziaren eragina zuzenean edo zeharka jasaten dutenei arreta eta laguntza emateko. Horrez gain, kanpaina amaitu ondoren, lorturiko kopuruari 500 euroko ekarpena egin dio.

AECC Gipuzkoak “oso modu positiboan” baloratu du kanpainaren emaitza eta Garberaren jarrera, “gunea utzi izana eta bere ekarpen ekonomikoa eskertuz”. Halaber, elkarteak eskerrak eman nahi dizkie “ekintza hori aurrera eramatea posible bilakatu duten boluntarioei eta, hain keinu xumearen bitartez, pertsona guztiongan eragina duen minbiziaren aurkako borrokan lagundu duten guztiei”.

Garberaren aldetik ere “oso modu positiboan baloratu dira kanpaina eta AECC Gipuzkoarekin aurrera eramandako lankidetza”. Gainera, akordiorako atea ireki da merkataritza gunearen eta elkartearen artean, aurten egingo diren zenbait ekintzatan gauzatuko dena, minbiziaren aurreko kontzientziazioan eta prebentzioan aurrera egiteko, elkarteari buruzko informazioa zabaltzeko eta baita dirua biltzeko helburuarekin.

garbera2x1

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días