AECC Gipuzkoak paziente onkologikoentzako telefono edo bideo-kontsulta bidezko laguntza indartu du

Guipúzcoa - 23/03/2020

 

·       Laguntza psikologikoa eta arreta sozialeko doako zerbitzua bermatuta daude teléfono edo bideo-dei bidez.

·       Konfinamenduko lehen egunetan, urruneko arreta mota horrek eta maiztasunak nabarmen egin zuten gora

·       Infocancer telefonoa doako arreta eskaintzen du eguneko 24 orduetan. 

 

AECC Gipuzkoa Minbiziaren kontrako elkarteak minbizia duten pazienteentzako eta haien familiartekoentzako laguntza psikologikoko eta arreta sozialeko doako zerbitzua sendotu du pasatzen ari diren une zailak direla eta. Hori dela eta, minbizia duten pertsonekin zuzenean egon ohi diren profesionalek arreta telefono bidez edo bideo-dei bidez egiteko aukera eskaintzen dute. Gainera, eskualdeko 6 egoitzetako (Donostia, Irun, Zarautz, Eibar, Tolosa eta Zumarraga) telefonoak  gainerako orduetan zehar laguntza hori bermatzeko prestatuta daude. Horretarako gaitu da Infocáncer-en linea: 900 100 036. Doako arreta eskaintzen du eguneko 24 orduetan.

AECC Gipuzkoan, psiko-onkologian espezializatutako 7 psikologo eta 5 gizarte-langile ari dira saio horiek digitalki edo telefono bidez egiten. Horretarako, terapiak, asistentzia eta aholkularitza eskaintzen dituzte pazienteentzat eta zaintzaileentzat.  Konfinamenduko lehen egunetan, urruneko arreta mota horrek eta maiztasunak nabarmen egin zuten gora.

Egun gogor hauetan, psiko-onkologiako taldearen lehentasuna pazienteek emozioari eustean dago oinarrituta, betiere, momentuko eta presazkoena den lasaitasuna eskaintzeko. “Beldurtuta daude. Pertsona batzuek isolamenduak eragindako larritasun handia sentitzen dute, batez ere, antsietate maila handiagoa duten pazienteek; bestalde, bakarrik dauden pertsonen kasu kezkagarriak ere badaude, edo dolu konplikatua dutenenak”, azaldu du Leire Jauregui AECC Gipuzkoako psikologoak.

AECC Gipuzkoa Minbiziaren kontrako elkartean nabarmendu dute gizarte-urruntzeak zaintzaileak diren pertsonekin arazoa sortu duela; izan ere, arrisku-taldea izanik, tratamendua jasotzen ari diren pertsonei zerbitzua eskaintzeari utzi diote.  Ana Ruiz, AECC Gipuzkoako gizarte-langilearen hitzetan, pazientea zaintzeko orduan Euskadin hain finkatuta zegoen laguntza familiarra eta komunitarioa aldatu egin da. “Ezin dituzte bisitak jaso, ezin dituzte hurbilen dituzten familiartekoak ikusi eta oso egoera latzak ari zaizkigu iristen”, amaitu du.

Bestalde, elkarteak zurekin@contraelcancer.es posta elektronikoko helbidea gaitu du gipuzkoarrei irits dakizkiekeen ideiak eta proposamen zehatzak jasotzeko, betiere, minbizia duten pertsonen egunerokoa eramangarriagoa izan dadin.

 

AECC Gipuzkoa-ko Telefono zenbakiak

 

Donostia – 943 45 77 22

Irun – 943 63 01 15

Zarautz – 943 13 32 36

Eibar – 943 20 24 94

Tolosa – 943 65 21 43

Zumarraga – 943 72 00 57

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días