Minbiziaren aurka Araban kalera aterako da dirua biltzeko ikerketarako

Álava - 10/05/2023

Minbizia munduko arazo soziosanitariorik garrantzitsuena da: 2 gizonetik batek eta 3 emakumetik batek minbizia izango dute. Kopuru horiei aurre egiteko, Minbiziaren Aurka Elkarteak minbiziaren % 70eko biziraupena lortu nahi du 2030ean. Eta hori helburu, Gasteizko kaleetara aterako da ostegun, ostiral eta larunbat honetan, dirua biltzeko eta gogorarazteko ikerketaren bidez bakarrik hobetu ahal izango ditugula diagnostikoa eta tratamenduak.

Euskadin 15.000 minbizi-kasu berri detektatu ziren 2022an, eta horietatik 2.183 Araban. Gaur egun, ikerketari esker, gizonen biziraupen-tasa % 55,3koa da eta emakumeena % 61,7koa. Helburua % 70a gainditzea da "Denok minbiziaren aurka” elkartuta.

Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak, diru-bilketan parte hartzeko deia egin du. “Ahal duzuen neurrian parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen eskuzabaltasunari esker gure ikertzaileei laguntzen jarraitzen dugulako diagnostikoak aurreratzeko eta tratamendu berritzaileak lortzeko”.

Boluntarioak, profesionalak, bazkideak eta kolaboratzaileak kalera aterako dira bihartik larunbatera, gizarte osoaren laguntza eskatzeko.

Guztira, 20 mahai jarriko dira osasun-zentroetan, auzoetan eta erdigunean, pertsona horiek guztiek artatuta.

Gainera, ikastetxe batzuk parte hartuko dute, diru-bilketarekin.

Larunbatean, goizean,  Biotzatarrak txarangak eta Swinvergüenza swin taldeak girotuko dute, egun berezi honi giroa emateko.

Inbertsioa ikerketan

Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak 2022 350.000 euro bideratu ditu ikerketa-proiektuetarako laguntzetara.

Alde batetik, Nafarroako Unibertsitatearen CIMAko María Arechederra doktoreari laguntza eman zaio gibeleko tumoreei buruzko ikerketarekin jarrai dezan.

Bestalde, Fernando Lecanda doktorearen ikerketa-proiektuak lagunza lortu ditu haur-sarkomei buruzko ikerketa-proiektu baterako, tumore pediatrikoen % 20 osatzen baitute. Proiektu honek pazienteen biziraupena areagotu dezaketen terapia berrien oinarriak ezarriko ditu.

Guztira, Arabatik 350.000 euro bideratu ziren minbiziaren ikerketarako  2022an. Estatu mailan 104 milioi euroko inbertsioa dugu, hainbat minbizi motatan biziraupena handitzeko garapen arloko 565 ikerketa-laguntzatan.

Gainera, orain 10 milioi euroko ezohiko deialdi bat egin da biziraupen baxuko minbiziak ikertzeko (5 urteko biziraupen-tasa % 30etik beherakoa dutenak).

Ikerketaren aldeko apustu irmoa oinarri, eta funts gehiago edukita minbiziari aurre egiteko, ikerketarako, tratamendurako eta pazienteen eta senideen bizitza hobetzeko, Minbiziaren Aurka Araban Elkarteak diru-bilketan parte hartzeko dei egiten die arabar guztiei.

Itsulapikoez gain, dohaintzak egiteko Bizum (06515) edo web-orria egokitu dira.

https://mihucha.contraelcancer.es/campaigns/hucha-alava

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días