Taldeko fisioterapia paziente onkologikoen bizi-kalitatea hobetzeko
Neke, muskulu-ahultasuna, giltzaduretako mina eta mugikortasun-arazoak kirurgien eta minbiziaren tratamenduen ondorio ohikoenetako batzuk baino ez dira. Ondorio horiek arintzeko eta minbizia diagnostikatutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, Minbiziaren Aurka Araban Elkarteak talde-fisioterapia espezializatua eskaintzen du, erabat doan.
Euneiz Unibertsitateko zuzendaritzapean, pelbis-zoruaren programak eta ariketa terapeutikoak zuzentzen dira. "Zoru pelbikoaren tailerrean, kontrol motorra, indartzea eta presio abdominalaren kudeaketa lantzen ditugu, sekuelak prebenitzeko edo tratatzeko, hala nola inkontinentzia”, adieratzten du Ainhoa Franco, programaren fisioterapeuta arduradunak eta Euneiz Unibertsitateko fisioterapeutak onokologian
Ariketa terapeutikoko tailerra ariketa pautatu eta gainbegiratuko programa bat da. Programa horretan indarra eta erresistentzia kardiobaskularra egiten dira. Helburua da sarkopeniari aurre egitea (muskulu-masa galtzea) eta pazientearen gaitasun funtzionala hobetzea.
Nekea eta muskulu-ahultasuna pazienteen egunerokoan gehien eragiten duten sintomak dira. "Horiei aurre egiteko, ariketa fisiko mailakatua erabiltzen dugu, gaur egun muturreko neke hori murrizteko eta indar-sentsazioa berrezartzeko gai den ebidentzia zientifiko handiko esku-hartze bakarra baita", dio Francok.
Programa horietan sartzeko, pazienteek hiru baldintza bete behar dituzte nagusiki: prozesu onkologikoaren edozein fasetan egotea, jarduera fisikoa egitea ahalbidetzen duen baimen medikoa edo egonkortasun klinikoa izatea eta Elkarteko talde profesionalarekin aldez aurretik elkarrizketa bat egitea, behar espezifikoak baloratzeko.
12 saio
Progama bakoitzak 12 saio dauzka, hasierako balorazio batekin. Horri esker, ebidentzia zientifikoan oinarritutako protokoloak diseina daitezke, eta, "lana kolektiboa bada ere, ariketak indibidualak dira; paziente bakoitzak bere egoerara egokitutako kargekin eta mugimendu-mailekin lan egiten du".
Zuzeneko onurak argi eta garbi daude. "Antzeko egoeretan dauden pertsonekin entrenatzeak isolamendu-sentsazioa murrizten du, gogo-aldartea hobetzen du eta tratamenduarekiko atxikidura areagotzen du", dio.
Fisioterapiako eta ariketa fisikoko zerbitzuek, koordinatuta, bizi-kalitatea hobetzen lagun dezakete. . Gakoa da ariketa dosi, intentsitate eta maiztasun egokiak izan behar dituela.
Balorazioa oso positiboa da. "Ikusi dugu mugimendura beldurrez iristen ziren pazienteek konfiantza berreskuratzen dutela beren gorputzetan. Zoru pelbikoaren tailerrean, parte-hartzaileek ere sentsazio hobeak eta inguru horren kontzientzia handiagoa transmititzen digute, eta hori funtsezkoa da haien ongizaterako ", aztertzen du Francok.
Programa horien inplementazio praktikoak indartu egiten du fisioterapia laguntza oso baliotsua izan daitekeela egungo abordatze onkologikoaren barruan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Minbiziaren Aurka Araban elkarteoarekin 900 100 036 doako telefonoan edo alava@contraelcancer.es posta elektronikoan.