Minbiziaren Aurka Araban Elkarteak 100.600 euroko diru-laguntza eman du minbizia ikertzeko
Helena García ikertzaile gazteak gaur bertan 100.600 euroko dirulaguntza jaso du ikerketarako Miren Bilbao Minbiziaren Aurka Araban Elkarteko lehendakariaren eskutik. Helena Garcíak, Iker Badiola Doktorearen zuzendaritzapean, koloneko minbiziak sorrarazitako metastasi hepatikoei buruzko doktore tesia burutuko du EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean.
Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban Elkarteko lehendakariak, nabarmendu nahi izan du erakundeak ikertzaile gazteen alde egindako apustua, eta, bestalde, elkartearen lehentasuna azpimarratu du: “kalitatezko ikerkuntza onkologikoa garatzea, arreta pertsonengan jarrita, ikerkuntzak ekarritako aurrerapenek benetako emaitzak eman ditzaten”.
Horrez gain, nabarmendu nahi izan du biziraupen txikia (% 30 baino gutxiago) sorrarazten duten minbizi kasuetan arreta jarri behar dela. Hori dela eta, estatuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak minbizi kasu horiek ikertzeko iaz 18 milioi euroko dirulaguntza esleitu zuen, ikerkuntzarako eman den laguntzarik handiena. Hori gutxi balitz bezala, 2024an 32 milio euro esleitu ziren 257 diru-laguntzatan biriketako esta gibelako minbizia ikertzeko. Gaur egun 2.300 ikertzailetik gora lanean ari dira elkartearen laguntzarekin 750 garapen-proiektutan, 143 milioi euroko ekarpena dutelarik proiektu horietarako.
Minbiziaren Aurka Araban Elkarteak Helena Garcíari emandako dirulaguntza, elkarteak berak gazteen talentua sustatzeko ematen dituen dirulaguntzen barne dago. Dirulaguntza horren helburua ere bada gazteek ikerkuntza karrera berri bat lurraldeko edozein ikergunetan has dezatela.
Gaur emandako dirulaguntza baliatuko da koloneko minbiziak gibelean sortzen duen metastasia ikertzeko. Kolon eta ondesteko minbizia da Euskadin intzidentzia handiena duena. Koloneko minbizia diagnostikatuta duten pertsonen biziraupena 5 urterako % 91koa da, tumorea lokalizatua baldin badago, % 73koa minbiziak ehunetara edo nodulo linfatikoetara zabaldu bada eta % 14ra jaitsiko da metastasia distantziara garatu bada. Hilkortasun tasa handi hori dela-eta, metastasia ikerketzeak berebiziko garrantzia dauka bizitza-kalitatea handitzeko eta pazienteen biziraupena luzatzeko.
Helena Garcíaren ikerketa gibeleko sistema immuneko zelulen birprogramazioa ikertzean datza, pazientearen defentsek koloneko minbiziaren ondoriozko metastasiari aurre egiten lagun dezaten.
Azken hamar urteetan, Minbiziaren Aurka Araban elkarteak 1.603.715 euroko balioa duten proiektuak lagundu ditu. Denbora horretan egindako ikerketen artean, leuzemia mieloblastikoa, adingabekoen sarkomak eta gibeleko minbizia nabarmentzen dira, eta horri koloneko minbiziaren gibieleko metastasia gehitu behar zaio.
Ikerketa onkologikoa Araban
Dirulaguntza emateko ekitaldia amaitu ondoren, “Araban ikerkuntza onkologikoaren erronkak” mahai-inguruan gaiari buruz eztabaidatu da. Bertan honako hizlari hauek hartu dute parte: Gorka Orive, EHU-ko Farmazia Fakultateko katedratikoa eta Minbiziaren Aurka Araban elkarteko lehendakari ordea; Marian García Fidalgo, Ospitaleko Erradiofisikako mediku espezialista Arabako ESI-an, Bioaraba Osasun Ikerkuntza Institutuko ikerlaria eta Minbiziaren Aurka Araban Elkarteko probintzia-kontseiluko kidea; Jesús Ruiz, Ospitaleko Erradiofisikako mediku espezialista Fisika Mediko eta Babes Erradiologikoko Zerbitzuan Arabako ESI-an eta minbizia duen pazientea.
Mahai-inguruan nabarmendu dute ikerkuntza onkologikoa Araban bizitzen ari den momentu garrantzitsua, bai oinarrizko ikerkuntzaren ikuspegitik bai ikuspegi klinikotik, eta ikerkuntza onkologikoari esker teknologiara egin den zabalkundeaz ere aritu dira.
EHUko Arabako kanpusa eta Arabako Ospitale Unibertsitarioko Bioaraba Ikergunea dira lurraldeko ikerkuntza zentro nagusiak. Bioaraban gaur egun 40 proiektu baino gehiago garatzen ari dira ikerkuntza onkologikoan.
Eztabaidan zehar honakoa baieztatu da: “Emaitza eraginkorrak eskuratzeko ezinbestekoa da sarean lan egitea, betiere pazienteengan arreta jarrita”.
Arabako ESI-an Erradiofisikako espezialista den Jesús Ruiz medikuak bere kasuaren berri eman digu. Melanoma bat diagnostikatu zioten, baina immunoterapia bezalako terapia berritzaileari eskerrak, orain gaixotasunetik kanpo dago.
Ikerkuntza onkologikoa: lehentasuna
Minbizia heriotza-kausa nagusi da bilakatu da Euskadin. Honenbestez, ikerketa onkologikoa bultzatzea lehentasuna izan behar da gizarte osoarentzat, baita gobernuentzat, enpresentzat eta erakundeentzat ere.
Diagnostiko berriei dagokienez, Euskadin 2024an 15.000 pertsonari minbizia diagnostikatu zioten, horien artean 2.200 arabarrak dira. Estatuko Minbiziaren Aurkako