Minbiziaren Aurka Araban elkarteak Arabako Errioxako Kuadrillara eramango du elikadura osasungarriko programa martxoan

Álava - 04/03/2026

Egungo gizartearen arazo soziosanitariorik garrantzitsuenetakoa da minbizia. Araban 6 kasu berri diagnostikatzen dira egunero, biztanleria zahartzeagatik eta bizi-ohiturengatik, besteak beste. Minbizia prebenitzeko osasuna zaintze aldera, Minbiziaren Aurka Araban elkarteak jarduera-programa zabala gauzatzen du, hala nola elikadura osasungarriko programa, orain Arabako hainbat herritan ere garatuko dena.

Atzo hasi zen programa, guztiz doakoa, Salma Tsouli nutrizionistaren eskutik, Arabako Errioxako Kuadrillaren eraikinean, 17:00etatik 19:00etara. Lau saio izango dira, eta hori guztia Raúl Pérez eta Axier Urresti kirolarien ahalegin eta inplikazioari esker; izan ere, 2025eko maiatzean 24 orduz eragin zieten pedalei, etengabe, agerian jartzeko minbizia guztion bizitzan dagoela eta gizartearen konpromisoa ezinbestekoa dela minbizia prebenitzen eta haren eragina murrizten aurrera egiteko. Beren ausardiari eta egunean zein gauean zehar lagundu zieten ehunka pertsonaren pertseberantziari esker, 8.611 euro bildu ziren, Arabako herrietara elikadura osasungarriko programak eramateko.

 “Oso pozik gaude elikadura osasungarriko programa abian jarri dugulako. Biziki eskertu nahi diet Axier eta Rauli minbiziaren aurka eta Arabako gizartearekin duten inplikazio eta konpromisoa. Minbiziaren Aurka Araban elkartearen erronka nagusietako bat da bizi-ohitura osasungarriak sustatzea minbizi-kasuen % 40 prebenitu ahal izateko. Programa hau Arabako Errioxan martxan jartzea, bada, funtsezkoa da minbizi-kasuak murrizteko”, azaldu du Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak. Raúl Pérez eta Axier Urresti izan zituen lagun lehen tailerrean”, adierazi zuen Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak.

Bilbao Raúl Pérez eta Axier Urresti kirolariekin joan zen lehenengo tailerrera. Txema Elvira, Arabako Erriokako Kuadrillako presidentearea eta Carlos Ruiz de Vergara, Arabako Errioxako ESIko zuzendari gerentea egon dira ere.

Bilbaok eskerrak eman zizkien Elvirari eta Ruiz de Vergarari, Arabako Errioxan zerbitzuak ematen hasi ahal izateko Elkarteari emandako laguntzagatik.

Zerbitzuak Kuadrillara hurbiltzeko erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia gogorarazi zuen Elvirak. Tokiko erakundeek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko duten zeregina ere nabarmendu zuen. Bestalde, Ruiz de Vergarak iragarri zuen  martxoaren 25ean Minbiziaren Aurka Araban Elkartea asteazkenetan hasiko dela laguntza psikologikoa eta soziala ematen,  Leza Ospitalean zein Oiongo osasun-zentroan, 9:00etatik 14:00etara.  Informazio gehiago edo hitzordua hartu nahi duten pertsonek 900 100 036 doako telefonora dei dezakete.

Raúl Pérez eta Axier Urresti pozik agertu ziren lehen topaketa horretan parte hartzeagatik. “Ilusio osoz eta zer espero jakin gabe ekin genion abenturari. Bere garaian jaso genuen gizarte-babesa benetan pozgarria izan zen, eta gaur elikadurari buruzko lehen saio honetan parte hartzeak, 24 orduko erronka formazioan eta prebentzioan gauzatu dela ikusita, sekulako poza ematen digu”, nabarmendu zuten.

Elikadura kontzientea

Martxoan zehar, Salma Tsouli nutrizionistak elikaduraren inguruko hainbat gai interesgarri jorratuko ditu, besteak beste, osasuntsu erosten eta jaten ikasteko jarraibideak, etiketak irakurtzea, batch cooking izeneko teknika, asteko menua nola antolatu edota modu kontzientean elikatzea.

Programa hau apirilean eta maiatzean garatuko da Laudion, urrian Amurrion eta azaroan Agurainen.

Minbiziaren eragina Araban

Minbizia da lehen heriotza-kausa Euskadin. Urtero 16.000 kasu berri inguru detektatzen dira Euskadin, eta kolon-ondestekoak, bularrekoak, prostatakoak eta biriketakoak dira minbizi ohikoenak. Azken 10 urteotan, % 20 igo da intzidentzia Araban, eta 6 arabarrek minbiziaren diagnostikoa jasotzen dute egunero.

Minbiziaren Aurka Araban elkarteak 1.158 pertsonari eman zien arreta 2025ean, 2024an baino % 30 gehiago, alegia. Psikologia eta gizarte-lanaren alorretako 4.247 saio egin ziren. Bestalde, 212 lagunek hartu zuten parte pazienteen eta senideen eskolan. Horrez gain, 144 pazientek hartu zuten parte ariketa fisiko onkologikoko unitatearen hastapen-programan, eta beste 55ek mantentze-programetan.

 Minbiziaren Aurka Araban elkarteak zerbitzu hauek ditu: zerbitzu hauek ditu: banakako eta taldeko arreta psikologikoa, gizarte-arreta, ariketa fisiko onkologikoa, elikadura-tailerrak, banakako elikadura, taldeko fisioterapia, erlaxazioa, ibilketa nordikoa, estetikako eta larruazalaren zaintzako tailerrak eta ibilbide osasungarriak. Gainera, material ortoprotesikoa mailegatzen du (ohe artikulatuak, zarakarren aurkako lastaira, taka-takak, gurpil-aulkiak...), eta doan eskaintzen dizkie ileordeak interesa dakizkiekeen pertsonei, haien maneiuari eta higieneari buruzko aholkularitzarekin, Molinuevo-Egibideko ile-apainketa eta estetika graduarekin elkarlanean. Horrez gain, edonolako kolektiboei eskaintzen dizkie osasuna zaintzeko programak: ikastetxeei, enpresei, helduei eta, oro har, herritarrei. Doakoak dira elkartearen zerbitzu guztiak, eta ez da beharrezkoa bazkide izatea erabili ahal izateko.

Minbiziaren Aurkako Elkarteak arreta integral eta gizatiarrago baten alde lan egiten du, diagnostikatutako pertsonaren bizipena txertatuz. Onkologian, ikuspegi humanizatzaile hori bereziki garrantzitsua da; izan ere, gaixotasunak prozesu luzeak eragiten ditu, erabaki konplexuak hartzea dakar berekin eta arlo biomedikoaz gaindiko inpaktua sorrarazten du, eragina baitu bizitza pertsonalean, familiarrean, sozialean zein lanekoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Elkarteak doako 900 100 036 telefonoa jartzen du nahi duenaren esku, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días