Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Donostiako kaleak berdez estali ditu berriro

Guipúzcoa - 09/05/2022

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, Donostiako kaleak elkartasunez bete ditu berriro VIII. Gipuzkoa Martxan ekimenarekin. Covid-19ak eragindako pandemia dela eta, ekitaldia ezin izan zen ohiko datan ospatu aurreko bi urteetan. Hala ere, aurten  berriro egin ahal izan da maiatzean.

Guztira 1000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte ekimen solidario honetan. Horrela, zortzigarren urtez, Donostia berdez estali da berriro jardunaldi honen bidez. Bildutako diru guztia elkarteak pazienteei eta senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitu ahal izateko izango da.

5 kilometroko lasterketak, 550 parte-hartzaile inguru izan ditu. “Running”-a ohikotasunez egiten dutenei zuzendutako proba atletikoa izan da jardunaldiari hasiera eman diona. 10:00etan hasi da eta ibilbidea Alderdi Ederren hasi eta amaitu egin da.

Gizonezkoetan lehen hiru sailkatuak Sergio Roman, Oscar Ayude eta Jon Daguerressar izan dira, 17:07, 18:27 eta 18:43 denborekin. Emakumezkoetan, berriz, María Iturrioz-ek lortu du denborarik onena: 21:42. Ane Murillo bigarren egin du, 22:12 denborarekin eta Ana López 22:39 denborarekin. Elkarteko lehen bazkideak Joseba Altube (19:49) eta Ana López (22:39) izan dira.

 

Bestalde, iaz bezala, ohiko martxa eta Nordic Walking modalitatea egiteko aukera egon da. Herritar guztiei irekia zegoen eta 460 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu.

Jarduera hau 11:15ean izan da, Alderdi Ederren hasi eta bukatuz, eta Bakearen usoan buelta eman du, guztira 3 kilometro eginez. Martxan Eneko Goia, Donostiako Alkatea eta Aitziber San Roman, Gizarte Ekintzako zinegotzi Ordezkaria izan dira. eta Juan Manuel Sanzo, Gipuzkoako Osasun Arloko Lurralde Ordezkaria izan dira. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko Kontseilu Betearazle Berriko hainbat kide ere ez dira falta izan: hala nola, Marisa Arriola, elkarteko presidentea, Julia Salaverria, Pedro Esnaola, Ander Urruticoechea eta Enrique Pina.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-etik, eskerrak eman nahi zaizkie ekitaldian parte-hartu duten guztiei. Izan ere, parte hartze horrekin beraien elkartasuna adierazi dute. Beraien laguntzari esker, elkarteak minbizia duten pazienteei eta senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitu ahal izango du. Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu nahi izan duten eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan laguntzea erabaki duten guztiei, bai ekimenean parte hartuz bai lasterkariei animatzera hurbilduz.

Boluntarioei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, haiek gabe hau guztia ezinezkoa izango litzatekeelako. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Bankoa ABANCA enpresa babesleari eta proiektu honetan parte hartu nahi izan duten kolaboratzaileei: Ner Group, El Diario Vasco, Irizar, Eureka Dance, Ampo, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren Fundazioa, Hine, Gurutze Gorria, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea, Super Amara, Montai, Solán de Cabras eta Danobat Group.

Jardunaldi honen bidez, berriro azpimarratu nahi dugu kirolaren eta elikadura egoki baten bidez bizimodu osasungarria izatea funtsezkoa eta garrantzitsua dela minbiziaren aurkako prebentzioan.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días