Minbiziaren Aurkako diru-bilketa Araban
Minbiziaren Aurka Araban Elkartea aurten ere Vitoria-Gasteizeko kaleetara irtengo da itxaropenez betetako itsulapikoak betetzeko. Maiatzaren 8, 9 eta 10ean, boluntarioek, bazkideek eta laguntzaileek hiria zeharkatuko dute itsulapikoekin, Arabako gizarteari ikerketa onkologikoa bultzatzeko laguntza eskatzeko. Hori guztia minbiziaren aurrean % 70eko biziraupena lortzeko eta elkarteak lurraldean ematen dituen zerbitzuak handitzen jarraitzeko.
Egunero 6 pertsonari diagnostikatzen zaie minbizia Araban. Errealitate horren aurrean, gure helburua da minbizia duten pertsona guztiengana iristeko eta diagnostikoak eta tratamenduak hobetzeko. Eta horretarako funtsezkoa da ikertzen jarraitzea. Hori dela eta, elkartea kalera atera da herritarren laguntza eskatzeko.
HUA-Txagorritxuko sarreran egongo gara, Olagibelen, Merkatu Nagusian, Gerardo Armeston, Andre Maria Zurian, Daton, Independentzia-Foruetan, Judizmendin, Ariznabarran eta hiriko beste toki batzuetan ere izango gara.
Puntu horietan egoterik ez dutenek bere ekarpena egin dezakete itsulapiko digitalaren bidez -https://mihucha.contraelcancer.es/hucha-alava, eta dohaintzak ere egin daitezke bizumaren bidez, 06515 kodearekin.