AECC Gipuzkoak doako laguntza eskaintzen die COVID-19rengatik kaltetuta  daudenei

Guipúzcoa - 15/04/2020

 

• Laguntza psikologikoko taldeak koronabirusak norbait galdu dutenei ere lagunduko die.

• Berrikuntza gisa, aholkularitza juridikoko zerbitzua eskaintzen da, lan, gizarte- edo ekonomia-arloetako zalantzak argitzeko.

• Herritar guztientzako oinarrizko beharretarako laguntzak osatzeko partida berezi bat prestatu da.

AECC Gipuzkoako  Minbiziaren aurkako Elkarteak doako zerbitzuak egun hauetan koronabirusak kaltetutako  pertsonei zabaltzea erabaki du. Minbizia duten pazienteen eta haien familien arreta erabat bermatu ondoren, prozesu onkologikoetan esperientzia handia duen elkarte honek bere laguntza profesionala eskainiko du hainbat arlotan: soziala, juridikoa, psikologikoa eta ekonomikoa.

Horretarako, AECC GIPUZKOAk laguntza psikologikoko taldea jartzen du egoera pertsonal zailean dauden pertsonen eskura, telefono-saioen edo bideo-deien bidez. Saioak helduei eta koronabirusak zuzenean eragiten dien familietako adingabeei zuzenduta daude. Era berean, dolu-prozesuetan laguntzen esperientzia handia duen elkarte honek laguntza psikologikoko zerbitzua eskaintzen die egun hauetan maite duten pertsona bat galdu dutenei.

Ildo beretik, AECC Gipuzkoa elkarteko boluntarioek une zail hauetan laguntzeko prest dute, eta laguntza emango diete telefonoz, lineako txat bidez edo bideo-dei bidez hala eskatzen duten pertsonei.

Berritasun gisa, AECC Gipuzkoak lurraldeko etxe guztiei aholkularitza juridikoko zerbitzu bat eskaintzea erabaki du, Covi-19ak lan, gizarte edo ekonomia-arloan izan ditzakeen ondorioei erantzun ahal izateko (hipotekak, ordainketak atzeratzea, lan-izapideak, laguntza ekonomikoak, tratamendu kronikoetako errezetak berritzea…). Elkartearen Gipuzkoako sei egoitzetan banaturiko gizarte langileen taldeak doan bideratuko ditu langile autonomoek, saltokiek edo lurraldeko familiek izan ditzaketen zalantza edo arazo horiek.

Gainera, elkarteak material ortoprotesikoa (gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak, etab.) mailegatzeko doako zerbitzua eskainiko die hala eskatzen dutenei. Doako zerbitzu honen bidez, familiek material desinfektatu eta higienizatua jaso dezakete, Gipuzkoako edozein tokitan jaso eta entregatzeko garraioarekin.

Azkenik, AECC Gipuzkoak gogorarazi du telefono bidezko laguntza-zerbitzu jarraitua duela 695 290 602 zenbakian, eta Covid-19ren egungo egoeraren ondoriozko egoera pertsonal konplikatuei ere erantzungo die. AECC Gipuzkoako webguneak, hau da, www.contraelcancer.es/zurekin , biztanle guztiei une zail hauetan eskaintzen dizkien zerbitzuen informazio eguneratua eskaintzen du.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días