AECC-REN MINBIZIAREN ARLOKO IKERKETA
Espainian, 3 emakumetik 1ek eta 2 gizonetik 1ek izango dute minbizia. Ikerketari esker, azken 20 urteotan % 20 handitu da biziraupena minbizi-kasuetan. Garaiz diagnostikatzeko tresna berrien garapenaren zein tratamendu espezifiko eta eraginkorragoen ondorioz lortu da emaitzen hobekuntza hori. Ikerketa da bidea minbizia prebenitu, sendatu edo kronifikatu daitekeen gaixotasuna izan dadin.

AECC ZIENTZIA-FUNDAZIOA
Gizarte zibilaren babesarekin betetzen dugu gure zeregina: minbiziaren arloko kalitatezko ikerketa finantzatzea, pertsonen bizitza hobetzeko, ingurune globalizatuan, gizarteko sektore guztiak emaitzen lorpenean nahastuz. Gure laguntzen bitartez, talentua sustatzen dugu, Espainiako minbiziaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-sistema osoa sendotzea eta egonkortzea.
AECC-REN IKERKETA-PROIEKTUAK
Hauek dira gure helburuak: talentua sustatzea, ikertzaileen ibilbide profesionalari egonkortasuna ematea, inguru klinikoan ikerketa sustatzea eta Espainiako ikertzaileek nazioarteko partzuergoetan parte hartzea erraztea. Gainera, ohikoak ez diren minbiziak ikertzeko laguntzen lerro berri bat daukagu.
ZIENTZIA GUZTIONTZAT
AECCko kideok gizarteari minbiziaren arloko ikerketa hurbiltzeko interes handia dugu; horren garrantziari buruzko kontzientzia piztu nahi dugu.
Gizarteak kultura zientifiko handiagoa baldin badu, ikertzaileek eguneroko lanean zer zailtasun dituzten ulertuko du eta ikertzaileek egiten duten ezinbesteko lana ere hobeto ulertu ahal izango du. Gizartearen babesa ezinbestekoa da jakintzan eta tratamenduetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Gorputzeko zelulak modu ezohikoan jokatzen hasten direnean sortzen da minbizia. Zelula batetik abiatuz minbizia sortzeko prozesuan alterazio multzo bat gertatzen da. Alterazioak geneetan metatzen dira, aldaketa bat eragiten dute, eta zelula hori normala izatetik zelula alteratu izatera igarotzen da. Zelula horiek kontrolik gabe eta zelula normalak baino azkarrago hazten dira. Hala, desplazatu eta gorputzeko beste zati batzuk inbaditu ditzakete, eta ondorioz, bigarren mailako tumoreak edo metastasiak sortu. Minbiziak progresio definitua du eta fase guztiak ikertzea giltzarria da, gaixotasunari edozein fasetan dagoela ere aurre egin ahal izateko.
Ikerketak honako hau ahalbidetzen du:
- Minbizi mota batzuk sintomak agertu baino lehen aurkitzea.
- Tratamendu belaunaldi berri bat diseinatzea, tumore-zelulak bakarrik deuseztatzera zuzendua.
- Tumore erresistenteenak deuseztatzeko aukera terapeutiko alternatiboak identifikatzea.