Diru-bilketa Legazpin 10/04/2019 10:00 AM

Diru-bilketa Legazpin

AECC GIPUZKOA, Minbiziaren aurkako Elkartea kalera aterako da urriaren 4ean,ostiralean, funtsak biltzeko ikerkuntza onkologikoan duen erronka aurrera atera ahal izateko. Elkartasun-ekintza hori goizeko 09:00tatik 12:00ak arte egingo da, Legazpiko erdialdeko zazpi tokitan.  Bi mahai Laubide auzoan kokatuko dira, beste bi Kale Nagusian eta gainontzekoak Plazaola, Patrizio Etxeberria eta Euskal Herria enparantzan. 

Hogeita hamar boluntario inguru izango dira mahaiak montatu eta diru-bilketaz arduratuko direnak. 

Egun horretan bildutako dirua AECC Gipuzkoa 2019 Erronkara bideratuko da. Bularreko minbizian oinarritutako immunoterapiari buruzko proiektuan inbertitzeko 160.000 euro biltzeko helburua du erronka horrek. Erronka Melero doktoreak zuzentzun du Nafarroako Unibertsitate Klinikan . Dagoeneko 100.000 euro baino gehiago lortu diren arren, hiru hilabete baino gutxiago faltan azken bultzada eman nahi zaio erronkari. Lagundu nahi izanez gero internet bidez egiteko aukera ere izango da. www.retoaeccgipuzko.com web gunean.

04/10/2019
10:00 - 13:00
Legazpi
Cerrar

Apuntarme al evento

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días