Bularreko Minbiziari buruzko ikerketa proiektua 10/14/2020 07:00 PM

Bularreko Minbiziari buruzko ikerketa proiektua

Asteazken honetan, BularrekoMinbizia-ri buruzko Ikerketarako AECC Laguntza merezi duen proiektuaren xehetasunak azalduko ditugu, hura garatzeko Joanna López (Biodonostia) ikertzailea gurekin egongo da. 

AECC doktoratu aurreko laguntzak 3 urteko iraupena du, eta 4 urtera arte luza daiteke. Guztira 78.000 €-ko zuzkidura du (26.000 € urtean), eta helburua da unibertsitateko zientzia- edo ingeniaritza-titulua duten ikertzaileen diziplina anitzeko prestakuntza sustatzea. “AECC doktoratu aurreko laguntzei” esker, ikertzaileek minbiziari buruzko doktorego-tesia egin dezakete erreferentziako ikerketa-zentro batean, ibilbide zientifiko egiaztatua duen talde hartzaile baten laguntzarekin.

Joanna López Medikuntzako lizentziaduna da, Mexikoko Sonora Unibertsitatean. Karrera amaitzean, Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horren ondoren Biodonostia IISean sartu zen. Zehazki, María Muñoz Caffarel ikertzailearen taldean sartu da López, bularreko minbiziari buruzko oinarrizko eta translaziozko ikerketa-proiektuekin.

14/10/2020
19:00 - 20:00
Avenida Barcelona, 6
Cerrar

Apuntarme al evento

Otros eventos

Tratamenduan dauden pazienteen senideentzako tailerra - DONOSTIA
Taller Presencial
Sede de Gipuzkoa
29/09/2026

Tratamenduan dauden pazienteen senideentzako tailerra - DONOSTIA

Senideren bat tratamenduan badago eta jakin nahiko bazenu nola zaindu zure burua bera hobeto zaindu ahal izateko, tailer honetan hortarako tresnak landuko dira.
Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días